Ez zen urriaren 7an hasi!

Erabiltzailearen aurpegia Miguel A von Wichmann de Miguel 2026ko ekainaren 26a

Miguel A von Wichmann de Miguel

Hernani-Gernika-Palestina

- 1967 eta 2006 artean 800.000 pertsona baino gehiago atxilotu
zituzten, Palestinako biztanleriaren %20.

- Gaur egun, Zisjordanian 9.600 pertsona daude preso, horietatik 350
adin txikikoak. Ez dakigu zenbat milaka, horietako asko adingabeak,
atxilotuta dauden Gazan, inolako berme juridikorik gabe eta horietako
asko akusazio eta froga formalik gabe.

- Albisteetan gero eta gutxiago agertzen bada ere, genozidioak
aurrera darrai eta Libanora zabaldu da.

- Coca-Colari boikota egiteko txosnen batzordeak San Joan jaietan
hartu duen erabakiak, esaterako, balio sinboliko handia du
Palestinako auziari babesa emateko eta Israelgo estatuaren politika
genozida eta informatiboarekiko konplizitatea gaitzesteko.

- Hernani-Gernika-Palestinatik animatzen zaituztegu txosna
bakoitzak ahal duen moduan ikusgarri egin dezan jaietan Palestinari
ematen dion babesa.

STOP GENOZIDIOA

PALESTINA ASKATU

ISRAEL BOIKOT

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!