Ion Azpiazuri erantzuna

Erabiltzailearen aurpegia Nahikari Mateo Borrega 2026ko ekainaren 25a

Nahikari Mateo Borrega

Buruntzaldeko Etxebizitza
Sindikatu Sozialistako kidea

Arazoa da ez zarela konturatzen etxejabeen eta maizterren arte­ko konfrontazioaren arrazoi nagusietako bat, hain zuzen ere, sustatu nahi dituzun alokairu turistikoak eta aldi baterako alokairuak direla. Etxebizitzara sarbidea ia ezinezkoa denean, etxeak bizitzeko erabiltzetik errentagarritasun handiagoa duten formulei bideratzeak eskaintza murrizten du eta prezioakgarestitzen ditu. Jendeak etxeak behar ditu bizitzeko; hori bermatu gabe, ez du zentzurik lehentasuna ematea errentagarritasun handiagoko alokairu formulei.

Arazoa da zuk defendatzen dituzun alokairu turistiko eta tenporal horiek direla, neurri handi batean, etxebizitza eskaintza murriztu eta prezioak igotzen dituztenak. Esaterako, Donostian, topera daudenak hiriko espekulatzaile zein etxebizitza edo turismoarekin negozioa egiten dutenen poltsikoak dira, bertako langile klaseak hiritik alde egin behar duen bitartean.

Gaur egun jartzen ari diren 'partxe' askoren arrazoia da urte luzez espekulazioari eta etxebizitzaren merkantilizazioari bidea eman zaiola. Zuk proposatzen duzunak, neurri handi batean, norabide berean sakontzea dakar: etxebizitza negozio gisa ulertzea, eta ez oinarrizko eskubide gisa.

Horregatik, irtenbidea ez da alokairu mota horiei are toki gehiago egitea, baizik eta etxebizitza merkatuaren logikatik kanpo kokatzeko bidean, etxebizitza arrunta eta eskuragarria lehenestea, jendeak etxe bat izan dezan, jendea nonbait bizi ahal izan dadin.

Bide horretan mobilizatuko gara ekainaren 27an Donostian, 12:00etan Bulebarretik. Hiri eredu kapitalistaren aurka borrokatu!

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!