Hernaniko herritarrei eskerrak eman nahi dizkizuet.
Horrelako gertaera izugarria pasa ondoren, bizitzak asko erakutsi dit. Garrantzitsuena 'MAITASUNA' dela!
Bihotzean daukadan zauri potolo hau zuen maitasunari esker jasangarriagoa egiten zait.
Giza elkartasun honek emozioz betetzen nau, ez dago egun bakar bat malkoak begietatik erortzen ez zaizkidanik, Lukasen faltan noski! Baina askotan ere zuen gertutasun eta maitasun horren ondorioz dira. Negar egiteak ez nau batere beldurtzen, prozesu gogor honen bidea baita.
Lukas nire barnean bizi da, eta bera ere dagoen tokitik hau ikusita harro egongo da!
Portuko auzotarrei ere infinitu eskertuta nago, sekulako pertsonak ditut nire aldamenean. Ezin da auzo hobeagorik izan! Igande honetarako portuko auzotarrek prestatutako omenaldiak hitzik gabe utzi nau. Ziur nago pizten diren kandelen argia Lukasengana iritsiko dela.
Eskerrikasko bihotz bihotzez, maite zaituztet.