Gernika Palestina Hernanik, Global Sumud Flotillako kideek, Loiuko airepotuan jasandako tratu txarrak deitoratzen ditu.
Ekintzaileek Israelgo estatuak bahitu eta torturak sufritu ondoren, Loiun bakarrik gertatu da poliziaren indarkeria 40 herrialdetara itzuli direnen artean.
Nola justifikatu daiteke ertzaintzaren presentzia elkartasuna eta halako ongi etorri emanaldi xume batean?
Gainontzeko hilabeteetan ez da inongo arazorik izan ekintzaileak Loiura iritsi direnean. Oraingoan taldeko argazki bat egin ezinik geratu dira...horren ordez jipoituak izan direlako.
Susmoa dugu gertatutakoa ertzaintzaren sektore batek aurreikusi eta jarrera antolatua izan ez ote den: kezkagarria eta onartezina da, eta inpunitatearen adierazle ezin gordinagoa.
Bestalde, txalotu nahi dugu Global Sumud Flotillak egiten duen lan humanitarioa aldi berean, eta bat gatoz erakundeak egindako nazioarteko ikerketa independentearen eskaerarekin.
Azkenik, salatzen dugu Israelgo Estatuak Gaza eta Zisjordanian mantentzen duen genozidioa, eta azpimarratu nahi dugu Euskal Herriak Palestinarekin duen elkartasun jarrera mantentzearen garrantzia.
Elena Urruzola Carrera
Gernika Palestina
Hernaniko kidea