Hire argazkia ikusten ari nauk Jokin, hire eskela egunkarian, eta barruak mugitu zaizkit bete-betean.
Ezin kontrolatu nire sentimenduak, nire tristura, nire etsipena... Eta ez naiz konturatzen ez zarela fisikoki gehiago egongo.
Idoia, zure emaztea, datorkit burura, bikote fina, jatorra, bide luze eta latz honetan hire ondoan egon dena beti.
Hire semea, Hodeiertz; hire kalkoa dela diote! Mutil kontsekuentea, alaia eta goxoa; jatorra ziñez! Eta familia handitzea ikustea lortu duzulakoan... Zure bilobatxo sorgiña, azkarra, alaia Aiuri ere.
Ikusten dut, asko, latz eta ikaragarri sufritu duen familia zaretela. Euskalduna izateagatik besterik ez. Ezbehar baten aurrean askotan ausartzen gara sentitzen duguna bapatean azaleratzen...
Nik ozen, karraxika, sentipen osoz, amorratuta, eskertuta, haserre, triste eta ohorez... Gora Jokin, gora familia, gora gudari maitea diot. Gogoan beti!