Herriaren defentsa ala negozioa? Hernaniko proiektu txikitzaileak aztergai

Erabiltzailearen aurpegia Iker Sevillano Santana 2026ko apirilaren 24a

Iker Sevillano Santana

Kontseilu Sozialista Buruntzaldea

Krisi ekologikoa gero eta sarriago ageri da gure arteko solasaldietan, eguneroko kezka bihurtzeraino. Larrialdi klimatikoa, biodibertsitatearen galera eta krisi energetikoa dira, besteak beste, krisi horren adierazlerik esanguratsuenak; izan ere, sistema kapitalistaren garapenak gure natura-ondarearen suntsiketa bizkortu du.

Gure inguruan ere, multinazional batzuk izaera suntsitzailea duten proiektuak ezartzen saiatzen ari dira, gauzatzekotan, Hernaniko inguruetan inpaktu ekologiko larriak eragingo dituztenak.

Egitasmo horiei aurre egiteko asmoz, ez dira gutxi izan azken urtean sortu diren herri-plataforma eta ekimenak.

Nolako kalteak ekarriko lituzke halako proiektuak ezartzeak?

Zer interes dituzte multinazionalek halako egitasmoetan?

Nola egin diezaiekegu aurre herritarrok enpresa handi horiei?

Galdera horiei eta bestelako hausnarketei bide emateko, plataforma eta ekimen horietako ki­deak bildu nahi izan ditugu, bo­rroka-esperientziak parteka­tu eta etorkizuneko erronkei elkarlanean heltzeko. Proiektu horiek eragiten dituzten kalteek kezkatzen duten herritar oro gonbidatzen dugu 'Herriaren defentsa ala negozioa. Hernaniko proiektu txikitzaileak aztergai' izendatu dugun mahai-inguru honetara hurbiltzera. Gaur izango da Biterin, arratsaldeko 18:00etan.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!