Gorka Nabarrori erantzuna

Erabiltzailearen aurpegia Ion Azpiazu Goñi 2026ko apirilaren 21a

Ion Azpiazu Goñi

Apirilaren 19an etxebizitzari bu­ruz argitaratu zenuen artikuluan, 'Errentistak eta maizterrak', egi borobilak esan zenituen, baina eskubide sozialen aldeko aktibista izateak ez du esan nahi beste errealitate batzuk errespetatu behar ez dituzunik.

Hezkuntza publikoak pribatuarekin elkarbizitzen du.

Osasungintza publikoak pribatuarekin elkarbizitzen du.

Etxebizitza publikoak pribatuarekin elkarbizitzen du.

Maizterrek errentistak be­har dituzte, izan publikoak edo pribatuak.

Prezioak ez dira arazo nagusia. Erdira jaitsiko balira ere, etxebizitza gehiago behar izaten jarraituko dugu.

12/2023 legeak dio, autonomia erkidegoek eta udalek funtsezko papera jokatzen dutela etxebizitza parke publikoen sorreran, kudeaketan eta mantenuan.

Administrazioek artikulatu behar dituzte kolaborazio publi­ko-pribatuak, eta etxebizitza sozialen inbertsioa sustatu.

Gipuzkoan 351.046 etxebizitza daude, eta horietatik 2.430 dira publikoak, %1 irrigarri bat?

Diote Hernanik 500 etxebizitza baino gehiagoko defizita daukala, eta hazten ari dela, Donostiako (eremu tentsionatua) eskariak inguruko herrietara bideratzen direlako.

Konponbidea da etxebizitza parkea handitzea, izan eraikuntza berrikoak edo birgaitutakoak; eta publikoak badira, eta alokairurako, askoz ere hobeto.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!