Arrazakeriaren aurkako borroka: egoera eta erronkak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Zumalabe Irastorza 2026ko apirilaren 14a

Jon Zumalabe Irastorza
Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistako kidea

Mundua krisi ekonomiko, klimatiko eta beliko sakon batean bizi da, eta ondorioak gero eta agerikoagoak dira. Testuinguru horretan, gero eta pertsona gehiagok beren herrialdeak utzi behar dituzte bizirauteko aukerarik gabe geratzen direlako. Migrazioa, beraz, ez da hautu bat, beharra baizik, eta gure herrietan presentzia gero eta handiagoa duen errealitatea da.

Hala ere, etorkinen aurkako diskurtsoak indartzen ari dira. Krisiaren erantzule bihurtu nahi dituzte, segurtasuna aitzakiatzat hartuta. Ez dira soilik talde faxistak: instituzioek ere arrazakeria praktikatzen dute, adibidez identifikazio polizial arrazializatuen bidez edo atzerritarren lege murriztaileen bidez. Sanjuanetako gertakarietan ikusi dugun bezala, 'beraiek' seinalatu eta kaleko erreakzioak sustatzen dituzte, beldurra eta zatiketa elikatuz.

Benetako segurtasun arazo­ak, ordea, ez daude seinalatzen dituzten lekuan: pobrezian, etxe­­bizitza galeretan eta kalean bizitzera behartuta dauden pertsonen egoeran baizik. Haiek di­­ra egunerokoan benetako ziur­­­gabetasunean bizi direnak, oi­na­­­rrizko eskubiderik gabe eta eten­­gabeko presiopean. Hala ere, erre­alitate hori ezkutatu eta kriminalizazioaren bidez erantzuten zaio, bik­timak errudun bihurtuz. Aldi berean, gorroto diskurtsoak gero eta ohikoagoak dira, eta arrazakeria modu irekian zabaltzen ari da, interes jakin batzuk babestu eta benetako arazoei arreta kentzeko.

Horren aurrean, ezinbestekoa da jarrera argia hartzea: ez diogu biderik utziko arrazakeriari. Elkarren aurka jarri ordez, klase batasuna indartu eta pertsona guztientzako kalitatezko bizi baldintzen alde borrokatu behar dugu. Horregatik, ostegunean 18:00etan Biterin egingo den hitzaldira gonbidatzen zaitugu; Youssef M. Ouled kazetari, ikerlari eta militante antiarrazistarekin batera gai hauek sakonago lantzeko aukera izango dugu. Zatoz eta parte hartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!