Egunon Ibai, gauza ezberdinetaz hitz egiten ari garela iruditzen zait. Ni kapitalismoaren ustelkeriaz eta zu burujabetza energetikoaz. Ze gai garrantzitsuak biak. Agian, gaur egun ditugun arazo larrienak. Nik ustelkeriarekin jarraituko dut.
Konturatu zara potereak jendea dantzan jartzeko duen gaitasunaz? Beraiek dira beti musika jartzen dutenak. Mundua suntsitzen aberastu direnak, orain mundua konpontzen aberasten jarraitu nahi dute. Orduan, zer da inporta zaiena?
Otsoa ardiak zaintzen jartzea onartzen badugu, abeltzantzan jarri behar dugu begirada? Epstein balitz gure seme alaben edukazio sexualaren arduraduna, edukazio sexualaren garrantziaz hitz egin beharko genuke? Eta noski oso garrantzitsuak direla abeltzantza eta edukazio sexuala! Kapitalismo basati honetan, aberatsak gero eta aberatsagoak dira eta pobreak gero eta pobreagoak. Ez al da hau edozein modutako burujabetzaren etsairik handiena? Zer egiten dute gure politikariek honen aurka? Eta guk? «Hay alguien al volante?».
Ibai, Kronikakoek nere telefonoa dute. Nahi duzunean deitu lasai. Nahi baduzu, hitz egingo dizut Ikatz Gane proiektu honetan, gure mendien suntsiketa honetan, ageri diren negozio ilunei buruz. Zuk kontatuko didazu burujabetza energetikoaz duzun ezagutza. Hitz egin dezagun ustelkeriaz eta burujabetzaz. Ez dakit garaiz gabiltzan, baina ezinbestekoa da. Duintasun hutsagatik baldin bada ere.