Aurtengoan ere, txotx denboraldia hasi orduko, larunbat gauetan emandako eraso matxisten berri izaten hasi gara. Ulertu beharra dago handik eta hemendik entzuten ditugun kasuak ez direla
zurrumurru edo gertaera isolatuak, emakumeok egunero jasaten dugun indarkeria matxistaren adibide bat gehiago dira. Izan ere, festa tetuinguruan erasoak areagotu besterik ez dira egiten, eta
txotx denboraldia horren adierazle da; ukituak, jazarpenak, bortxaketak.
Baina, esan bezala, hauek ez dira parrandan gertatzen diren kasu isolatuak; indarkeria matxista eguneroko ogia da emakume langileon bizitzetan. Honen adibide argia da pasa den asteko
Sarrigureneko erailketa matxista, urteko lehena Euskal Herrian. Azken urteetan, gainera, ideologia erreakzionario eta faxisten zabalpenak matxismoaren normalizazioa dakarrela ikusten ari gara. Plataforma digitaletan, komunikabideetan zein kale mailako diskurtsoetan gero eta ohikoagoak dira emakumeon gorputzak sexualizatzen dituzten, sexu erasoak zilegiztatzen dituzten edota mota
guztietako ideia atzerakoi eta tradizionalistak zabaltzen dituzten mezuekin topo egitea.
Honen aurrean, lehentasunezkoa da eraso hauek salatzea eta ideia guzti hauei gailenduko zaizkien diskurtso politiko argiak zabaltzeko lan egitea. Egunero egin behar diegu aurre matxismoaren
normalizazioari zein erasotzaileen inpunitateari. Martxoaren 8a ate joka dugun honetan, aldarri hauek zabaltzeko momentua da; egun honek historikoki duen izaera iraultzailea berreskuratzearekin batera, egun hedatzen ari diren ideia faxisten eta matxisten aurka borrokatzeko egun bat bezala ulertu behar dugu. Zentzu horretan, dei egiten dugu martxoaren 8an, 13:00etan plazan egingo den
mobilizazioan parte hartzera.