Otsailaren 12an, Hernaniko Etxebizitza Behatoki sortu berriak bere ekintza plana aurkeztu zien etxebizitzen jabeei.
Baieztatu ahal izan genuen gure agintariek ez dutela sentsibilitaterik etxejabeen beharrekiko, horien etxebizitzak erabiliz nagusiki beraiek sortu duten arazo estruktural bat konpontzeko.
Administrazioak, beharra duten familiei alternatibak eskaintzeko arduradun gisa, etxejabeak jarri ditu beste behin ezkutu sozialaren aurreneko lerroan, arreta urrunduz arazoaren erdigunetik.
Gustatuko litzaiguke konfirmatu dezatela Hernanin 779 etxebizitza daudela hutsik.
Zertara bideratu dute alokairu bakoitzetik jasotzen duten %20a eta gehiago?
Iruditu zaigu espezialistak direla arazoa mozorrotzen, biktima bilakatuz segurtasun juridikoa eta epaitegietako epeak laburtzea eskatzen ari garen etxejabeak, etxebizitzak alokairuaren merkatura ateratzeko.
Aipatu dizkigute IBIaren gehikuntza, zerga bereziak eta neurri errepresiboak, lehengo garaiak gogora ekartzen dizkigutenak.
Harritu gaitu ezezagun batek hizlariak zoriondu izanak, prestatuta zegoenaren itxura emanez. Intsumisiorako gonbitea luzatzen diegu hizlariei.
Bileran kontatu zenigutenak areagotu egiten du etxejabeen eta administrazioaren arteko aldea. Ikusi zer gertatzen den Errenterian: eremu tentsionatu izendatu zutenetik urtebete pasa denean, bi nomina dauzkaten familiek ezin dute etexebizitzarik eskuratu, ez dagoelako eskaintzarik. Bakarrik eskaintzen dituzte logelak eta denbora baterako alokairuak, edo etxebizitzaren bat prezio astronomikoetan.
Etxejabeak eta etxebizitza eskatzaileak ados gaude politikak aldatu behar direla, eta etxebizitzak eraiki, eraiki eta eraiki, prezio eskuragarrietan.