Hernaniarra, hiru seme-alabaren ama, langabezian eta etxebizitza bakarraren jabe

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Blanco Garces 2026ko otsailaren 10a

Alberto Blanco Garces

Herrian erroldatuta ez egoteagatik, Hernaniko Udalak 199,91 eurorekin (2024) eta 202,45 eurorekin (2025) zigortu du. IBIaren araudiarekin, %150eko beste penalizazio bat aplikatu nahi diote (500 euro inguru gehiago) IBIaren ordainketan; eta gainera, etxebizitza hutsen kanona (10 euro metro karratuko).

Irunen eta Gipuzkoako beste herri batzuetan, IBIaren errekargurako salbuespenen artean ageri da honakoa: «Etxebizitza hutsak, ezkontidea Gipuzkoako beste udalerri batera lekualdatzeagatik, lan arrazoiengatik».

Hori jakinarazi genien 2024ko martxoaren 11n egindako erreklamazioan, baina atzera bota zuten, 'errekargua exigitu ahal izango da' premisa aplikatu zutelako, salbuespenik onartu gabe, beste udalerri batzuetan ez bezala, aho batez onartu zelako. Dena hobetu daiteke, eta ez du bermatzen justuena denik.

Harrigarria da Udalaren ardura kasu honekin, etorkizunerako ziurtasun bat edukitzeko asko sakrifikatu den jendearen kontra, eta arrazoi ezberdinengatik ezin duena jarraitu Hernanin erroldatuta egoten. Ardura hori ez dute aplikatzen 15 urte luzetan aurkeztutako 50 erreklamazio baino gehiagorekin, besteak beste txakurren kaken inguruan (araudi zigortzaileak ez du sekula funtzionatu), usoei jaten emateari buruz (arratoiek ere baliatzen dutena), aparkalekuak, edota txotxeko eta parrandetako zaratak, oztopoak eraginez bizilagunei, txikizioak, pixak, zaborra, zikinkeria... Ez ditu kezkatzen bizilagunen ongizateak, dirua biltzeak baizik, babesgabe batzuen kontura izan arren, horixe baita errazena.

Etxebizitza ez dago hutsik, askotan etortzen baitira Hernanira (ahal duten guztietan), eta etxea behar dute. Lagunek ziurtatu dezakete hala dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!