'Ohorea' da niretzat Beñi Agirrek joan den urtarrilaren 13an 'Ai Ai Ai Juantxo!' izenburu burutsuarekin 'Jasota Bezala' eskaini izana.
Kronikako irakurleei, eta batez ere B. Agirreri, honako hau argitu beharrean nago:
'Erasoei eutsi zien Hernanik' (Berria, 2024/01/10) artikulua U. Urkizu kazetariarena da, hainbat iturritatik eta gutxienez bi elkarrizketatik elikatzen dena.
Urkizu da, baita ere, B. Agirreren 'Jasota Bezala', 2024/6/17 'Ez adarrik jo mesedez', aipatu eta mahaigaineratu duena.
B. Agirrek bere 'Jasota Bezala' idatzian esleitzen dizkidan -edo esleitzen dizkidala diruditen-
esaldi guzti-guztiak, P. García historiako doktorearenak dira.
Honekin, urtarrilaren 13an argitaratutako 'Jasota Bezala' idatziak Kronikako irakurleengan sortu duen nahasmena argitu izana espero dut.