Aintza eta ohore

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Xabier Aizpurua Telleria 2026ko urtarrilaren 20a

Patxi Xabier Aizpurua Telleria

2026ko urtarrilaren 3ko gauean Venezuelako presidente Nicolas Maduro Mororen guardia pertsolaneko 32 burkide iraultzaile kubatar erail zituen AEBko elite komando batek.

Ekintza hiltzaile honetatik zauriturik irten zen koronel kubatar batek kontatu du lo zeuden 11 kubatarren logelak bonbardatu zituztela lehenik, eta borrokan erori zirela besteak gero.

Maduro eta Cilia bahitzeaz haratago, kubatar guztiak erailtzea zuen ekintza izan zelako iritzia dut.

Gertakari lazgarri honegatik elkartasuna eta dolumina adierazi nahi dizkiet Kubako herri iraultzaileari eta Venezuelako he­rri ahizpatua defendatzen ero­ritako kubatarren familiei.

«Heriotzara arteko borroka honetan ez dago mugarik. Munduko edozein lekutan gertatzen denarekin ezin dugu axolagabe jokatu. Inperialismoari edonon irabazitako edozein borroka delako gure garaipena, edozein herrialderen porrota gu guztion porrota den bezalaxe». (Ernesto Che Guevara)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!