Urriaren 15ean, gizon batek 53 urteko emakume bat erail zuen Zarautzen. 2024. urtean, gutxienez 6 erailketa matxista kontabilizatu ziren Euskal Herrian. Aurten, urri erdialdean, amorragarri zein higuingarri den kopuru hau berdindu da. ASKI DA!
Jakin badakigu, indarkeria matxistaren adierazpen gordinena dela erailketa matxista. Horregatik, behar-beharrezkoa da indarkeria matxistaren aurkako kontzientzia zabaldu eta honekin amaitzeko borrokatzea. Errealitateak gordina izaten jarraitzen du, urtez urteko zenbakiek argi erakutsi duten bezala.
Ezin dugu beste aldera begiratu, ezin dugu indarkeria matxista normalizatzen utzi.
Urgentziazkoa da eraso guztien eta erasotzaileen inpunitatearen aurka borrokatzea. Itaiatik ekarpena egin nahi dugu behar-beharrezkoa den borroka honetan. Norabide honetan ekarpena egiteko asmoz, komite bat deitu dugu.
Larunbat honetan izango da, azaroaren 1ean, Kontrakantxa Gaztetxean, 11:00tan. Animatu zure ekarpena egitera!