Doako Parkinga Denontzat

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Gurutzeaga Peleato

Xabier Gurutzeaga Peleato
Donostia Ospitaleko mediku egoiliarra

Doako Parkinga Denontzat plataformatik, Donostiako Ospitaleko 2.412 langileren sinadurak bildu ditugu. Horien bitartez, protonterapia eta kanpo kontsulten eraikuntzak eragindako egoera eta ospitaleko aparkaleku egoeraren okertzea salatu ditugu, eta baita hartutako neurrien eraginkortasun eza ere.

Hori dela eta, testua sinatzen dugun langileok Osakidetzari aparkaleku alternatiba erreal eta doako bat martxan jartzeko deia egiten diogu, Donostia Unibertsitate Ospitaleko langile zein erabiltzaileentzat.

Honekin batera, beste sinadura bilketa bat abiatuko dugula jakinarazi nahi dugu: horren bitartez, langileok ez ezik, erabiltzaile guztiei dei egin nahi diegu auzo eta herrietan antolatu eta sinadura bilketak abian jartzeko. Horretarako, sinadura online egiteko esteka zabaltzen dugu, eta auzoetan edota herrietan sinadura bilketak abiatu nahi dituztenak gurekin kontaktuan jartzera animatu nahi ditugu. Osasun zerbitzuetara doako eta kalitatezko sarbide baten alde, batu borrokara!

Firmatzeko esteka: https://www.peticion.es/doako_parkinga_denontzat?utm_source=whatsapp

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!