Palestinan burutzen ari diren genozidioa aurrean dugularik, zine kritikari profesional gehienek The Brutalist goraipatzea amorragarria da.
Israeleko estatuaren "legezko" sorrera justifikatzen saiatzen den filmea da hau, Sionismo hiltzailearen mesederako. Sekula zapaldu ez duten lurrera joatean "goazen etxera" esan eta sakoneko ideia propaganda bihurtzen da. Bideak ez omen du axola eta garrantzizkoena helburua dela diotenean Jabotinsky lider sionista errebisionistaren pentsamoldearekin datoz berriro, lur palestinarra bortizki zapaldu eta hartaz jabetzeko asmo ankerraz. Filma osoan ez dago Palestinako herriari buruzko aipamenik, «itzulia» eta estatu berriaren sorrera arriskutsua izango dela diote bakarrik.
Gidoia sinplea du. Judu gaixoak batzuk, besteak haietaz abusu egiten duten gaizkileak. Milaka aldiz erakutsi digute haiek direla biktima bakarrak eta "autodefentsa eskubidea" dutela. Non galdu dira izaera etniko, politiko edo sexualagatik naziek hildako bost milio lagun haiek? Non Sobietar Batasunean borrokan hildako hogei milioi haiek?
Filmea ez da, inolaz ere, esaten duten maisu lana. Estiloak eta egiturak trinkotasuna falta dute eta kontakizunerako trebezia eskasa da. Bizipenak sinplifikatuz eta ikuslea manipulatuz mezua desatsegin bihurtzen da.
Luzea da sionismoaren atzaparra eta haien sarea lagungarri izango da zinemaren aldareetara igo eta propaganda egiteko. Denborak botako du bertatik eta ahaztuko dugu filma.
Gora Palestina askatuta!