Landaren errugbi partidua dagoen igande edo jaiegun guztietan, inguru horretako bidegorria (errugbi zelaia, bakailu enpresa...) topatzen dut autoak espaloiaren eta bizikletentzako errei baten gainean aparkatuta.
Udaltzainei deitzen diedanean neurriak hartzeko, mota guztietako aitzakiak jasotzen ditut: beste inzidentzia batzuekin ari gara, joango gara... Zonaldea kotxez gainezka dago eta ez dago tokirik denentzat... Alegia, zigorrik jartzeko interes handirik gabe. Horrela gaur arte, eta iruditzen zait dagoeneko Udalak bestelako neurri batzuk hartu behar dituela, gu ikusezin ez egiteko eta guri errespeturik ez galtzeko.
Ez al da udalerria mugikortasun jasangarria sustatzen ari? Zonalde hori industriagunez beteta dago, eta badago nahikoa toki asteburuetan; hori bai, pixka bat ibili behar da, eta Orbegozora edo ondoko guneetara joan.
Zer moduz garraio publikoa erabiltzen badugu? Denek nahi dute ate ondoan aparkatu.
Iradokizun batzuk:
-Piboteak jarri bidegorriaren sarreran eta irteeran, pasoa itxiz, autoek igotzerik izan ez dezaten.
-Gureola papelerako aparkalekua prestatu.
-Kanpoko taldeak autobusak jarri ditzala partiduetara etortzeko.
-Udaltzainek ez dezatela utzikeriarik izan bere funtzioekin, eta isunak jarri ditzatela gaizki aparkatzeagatik.
Kontua da bizikletarekin dabiltzanei errespetatzea herrian dauzkagun bidegorri apurrak.