Etxebizitza: beste politika batzuk behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Nabarro Patterson. Eskubide sozialen aldeko aktibista 2025ko ots. 25a, 00:00

Zalantzarik gabe, esan daiteke etxebizitza duina eskuratzeko ezintasuna gure gizartearen arazo nagusietako bat bihurtu dela. Arlo honetan eskumena duten administrazioek etxebizitza pribatua eta babes ofizialeko etxebizitza jabetzan, modalitate guztietan, sustatzen jardun dute historikoki, konstruktore eta higiezinen sektorea pozik uzteko. Alokairu soziala falta da.

Etxebizitza babestua jabetzan prezioak egonkortzeko eta etxebizitzako gizarte politikako elementu gisa erabiltzeko eskema faltsuak sustatzaileen eta konstruktoreen beharrak asetzea eta herritarrek hipoteka-mailegu gero eta luzeagoak izaten jarraitzea baino ez du lortu. Baina, noski, ordaindu ezin duten kolektiboak kanpoan utzita: gazteak, langile prekarioak, pertsona migratzaileak, guraso bakarreko familiak...

Larrialdi- egoera hau ezin da hartu fenomeno meteorologiko bat balitz bezala. Esango nuke egiturazko neurri batzuk direla egoera honen eragileak. Nahiago izan da etxebizitza erosteko eraiki, baina espekulazio logika baten barruan. Etxebizitza bat finantza-produktu bat delako ideia sustatu da, funtzio sozial garrantzitsua duen ondasun bat izan beharrean.

Baina zer egin daiteke? Betiere administrazio bakoitzak bere eskumenak dituela kontuan hartuta, honako hau egin liteke: irabazi-asmorik gabeko kooperatibei azaleraren erabilera lagatzea sustatu, alokairu sozialeko etxebizitzen parke publikoa handitu, sektore pribatuekiko harremana berrikusi eta gainbalioaren kuotak kendu alokairu sozial bultzatzeko, hutsik dauden etxebizitei kanona aplikatu, eta zergaik ez, herritarrok eraman ditzagun aurrera proiektu alternatiboak ikuspegi publiko- komunitario batetik.

Errealitate horren aurrean, ezin dugu gauza bera egiten jarraitu. Gauza bera egiten jarraitzen badugu, emaitza berberak lortuko ditugu. Bada garaia ausartak izateko eta bestelako politikak egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!