Kirolariok konponbidearen alde!

Erabiltzailearen aurpegia Jasota Bezala 2024ko aza. 27a, 00:00

Olatz Santana Amado (futbola), Endika Barrenetxea Urretabizkaia (erremontea), Maider Huizi Izagirre (pala), Manex Iradi Etxeberria (futbola), Nora Urbe Mujika (arrauna), Joxe Kurutz Elosegi Estebez (errugbia), Josu Oiaga Larrea (eskupilota), Xabi Olaran Martin (saskibaloia) eta herriko hainbat kirolari.

Euskal preso eta deportatuen auzian aurrera pausuak eman ditugu, baina oraindik asko dago egiteko. Berrogei urte osorik betetzea behartzen duen 7/2003 legea lehenbailehen bertan behera uztea da gure premiazko helburua.

Azken hilabete hauetan gertatu den guztia ikusirik, argi dago ez dela erraza izango salbuespeneko legedia bertan behera gelditzea. Izan ere, euskal presoei beren oinarrizko eskubideak ukatzen jarraitzen dute etengabe. Dakizuen bezala, gradu aldaketak ez dira behar adina egiten; esate baterako, legedia arrunta aplikatuz, gaur egun 100 presok baino gehiagok kalean egon beharko lukete, kalera ateratzeko baimen gehiago eman beharko lirateke, eta adineko guztiak hirugarren graduan edo aske ikusi beharko genituzke.

Gure herrian bederatzi lagun ditugu giltzapean. Guztiak ari dira kondena luzeak betetzen, eta horietako batzuei 7/2003 legea aplikatu zaie, hau da, berrogei urteko kondena.

Kirolariok ere gure atxikimendua eman nahi dugu behin betiko bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren alde. Euskal preso, iheslari eta deportatuak behin betiko etxera!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!