Gazte independentistok, gazte borroka geldiezina dela aldarrikatuko dugu irailaren 8an Donostian, ‘Bat eginez independentziara’ lelopean. Izan ere, 2023ko irailean Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteen espetxeratzea salatzeko egindako ekimenen ondorioz 133 kide identifikatu eta guztira 290.500 euroko isunak heldu zitzaizkigun.
Mobilizatzeko deia egiten dugu Mozal legea era desproportzionatuan aplikatu digutela salatzera goazelako. Hau baita herri mugimenduak itotzeko darabilten mekanismoa. Finean, martxan dagoen herri mugimendua apaltzeko beste saiakera baten aurrean kokatzen gara.
Irailaren 8rako deitu dugu mobilizazioa, Kontxako estropaden finalaren egunean, eguerdiko 13:30ean Donostiako Bulebarretik hasita. Ernairen aurkako operazioaren aurrean gazte borroka geldiezina dela aldarrikatuko dugu.
Gazte antolakundearentzako kolpe larria izan den arren, kanpaina ekonomikoak martxan jarraitzen du, elkartasun zozketa eta crowfoundinga abian da oraindik. Beraz, ahal den neurrian ekarpen ekonomikoa egitera eta erasoari modu kolektiboan erantzutera dei egiten dugu. Transferentzia egiterakoan 'dohaintza' kontzeptuarekin bidali honako kontu korrontera: ES14 3035 0108 01 1080050918.
Isilik geratuko ginela uste bazuten, oker dabiltza. Geroz eta gazte independentista gehiago gara, eta kaleak hartzen jarraituko dugu. Irailaren 8an gazteok Donostiara, bat eginez independentziara!