'NO THANKS!' APP ( telefono mugikorrentzako aplikazioa) eta Palestinaren aurkako genozidioa babesten duten enpresei boikota.
Ez gara kontziente Palestinako genozidioarekin kolaboratzaile den enpresa asko aberasten dugula egunero kontsumitzen ditugun produktuen ekoizpen eta banaketarekin.
2023ko azaroan ezagutarazia, Hamasen urriaren 7ko erasoa eta gero Israelen indarkeriaren gorakada izugarriaren ondoren aplikazioa Androideko Playstore eta Apple Storetik desagertu egin zen. Baina 'NO THANKS!' kalean da jada berriro eta deskarga daiteke. Barra-kodea eskaneatzean edo edozein produkturen izena idaztean esango digu Israel laguntzen duen enpresa bat ote dagoen atzean.
Aplikazioak detektatzen dituen enpresen artean daude LIDL, Coca Cola; Nescafe, Adidas, Mc Donals, Neflix eta beste elikadura, kosmetiko, aisialdi, kontsumo artikulu eta industria korporazio.
'NO THANKS!' Hungarian bizi den Ahmed Bashbash palestinarrak garatu zuen. 'Boycotzionism' eta 'Ulastempat' webguneen laguntzaz bildu zuen enpresa zerrenda hau. Bashbashen arabera Israelen erruz 2020an laguntza medikua garaiz jaso gabe gelditu zen arrebaren heriotzaren eta «sarraski honetan» anaia galdu ondoren garatu zuen aplikazioa. Boikotaren helburua «niri gertatutakoa beste palestinar bati ez jazotzea» zela esan zuen.
Mendebalde honetatik palestinar herriaren askatasun borroka eta gizateriaren alde laguntza apur bat ematea posible da, estatu sionista infantizida laguntzen duten enpresa hauen produktuak kontsumitzeari uko eginez.
Patxi Xabier Aizpurua Telleria