Nafarroa Maritimoa

Erabiltzailearen aurpegia Luis Mari Ruiz Malles (Baxenabarre) 2024ko uzt. 10a, 00:00

Luis Mari Ruiz Malles
Baxenabarre

Positiboki harritu ninduen politikari batek esan izanak Europako hauteskundeetan Nafarroa Maritimoan irabazi zutela, baina jakin nahiko nukeen zenbat jendek zekien zein lurralderi buruz ari zen. Beharbada politikari honek ere, bere gaztaroan, ez zuen jakingo.

Horrekin esan nahi dut gaz­­teriari ez zaiola gure histo­ria irakasten. Ikastolek defizit garran­tzitsu hori dute, eta ho­ri gure indar politiko­ek konpondu behar dute. Ez du balio azken 100 urteetako historia jakiteak, Goi Erdi Arotik egitu­ra politiko independente eta su­biranoa duen milaka urteko herria denean, eta Errenazimen­tuan subjektu politiko gisa sar­tu zenean (Nafarroa).
Eus­­kal historialari onak dauzkagu, eta ez da nahikoa hitzaldi zehatze­kin edo ordainpeko ikastaroekin.

Gure historia gure irakaskuntza-ekipamendu publikoen bidez eman behar da: ikastolak eta institutuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!