Aurreko idatzian aipatu nuen, San Joan jaietan txarangen aurrekontua ez dagoela limosnatik urrun. Aldiz, ez dago arazo ekonomikorik (dirudienez) dirua xahutzeko Arbizuko tronbonista ohia kontratatzen, Zetaken montajearekin, 'musika' 'kontzertu' bat edo latako zarata eskaintzeko, 15 urtetik 18 edo 20 urtera bitarterakoentzat. Aurrekontua 15 edo 20 aldiz haundiagoa izan daiteke, goizeko 11:00etatik gaueko 21:00etara jotzen duten txarangak baino, gutxienez 10 musikari titulaturekin. 'Artista' horrek, jasoko duen diruarekin, ekarriko ditu milaka eta milaka watio iluminazio eta soinu, hori baita Plazatik pasako den edonor konbentzitzeko edo engainatzeko modua.
Pixka bat aldatzeagatik, aipatutako adin tarte horrekin soilik gogoratu beharrean, aurrekontu horrekin ekarri liteke gainerako herritarrentzat (gehiengo, alegia; edo beste modu batera esanda, udal zergak eta tasak ordaintzen dituztenak), adibidez, 90 edo 100 kideko musika talde bat, Donostian entsaiatzen duten irakasleak edo katedradunak, interesgarria izan litekeena: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Kulturaren mesedetan ari gara, ezta?
Azken finean, ikusten denez, batzuk izarrarekin jaio dira eta beste batzuk 'estrellatuta'. Esklabutza XIX. mendearen bukaeran abolitu zuten. Garai batean, musikariek izan zuten kausa ezberdinekin egotearen errua (beti 'doan', noski): futbola, eskubaloia, ikastolak, kiroldegiaren inaugurazioa edota 1980an Everesteko alpinistareri harrera. Uste dut gremioak kunplitu duela behar izan denean.
Bide batez, dagoeneko hasi dira auzoetako festak, eta batzuetan gozatu dute DJez (diyei edo musika jartzaile, edo latako musika). Animo musika eskolako ikasle guztiei.
Joaquin Ortega Villar