Hitzaren boterea eta isiltasunaren indarra

Erabiltzailearen aurpegia Iulen Lizaso Aldalur 2024ko api. 16a, 00:00

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna ospatu zen mundu osoan, berdintasunaren aldeko aldarrikapen-burrunba handiz, milaka manifestazio kaleetan zehar.

Eslogan errepikakorrena kadentzia errepikakorrean: «Patriarkatua eroriko da eta feminismoak irabaziko du».

Irtenbidea ez da botere eta gobernu posizioetan inbertitzea. Are gutxiago hori egiten saiatzea, menderatzeko, konbentzitzeko edo doktrinatzeko asmo, jarrera eta estrategia berberak mantenduz, gizonek beti erabili izan dugun bezala, batez ere doktrina, politika, enpresa, lan eta familia esparruetan.

Emakumearen (Langilearen) Eguna ospatzeko ekitaldietan, historikoki gizonok herri-aldarrikapenerako antolatzen ditugun bi gertakari ere azaltzen dira: manifestazio masibo bat, oihuak eginez, eta, bereziki, mantra edo letania moduko kontsigna bat norbaiten aurka, eta ondoren, manifestazioa sustatzen duenaren aldeko esaldi triunfalista bat... Hori al da berdintasuna?

Igaro da Emakumearen Eguna. Halaber, desiragarria litzateke Bakearen Eguna Munduarekin ospatzea. Biharamunetik aurrera gozatzeko, bi premisa bakarrik: egun horretan helduok hitz bakar bat ere ez hitz egitea, eta umeek, baina batez ere mundu osoko neskatilek etengabe kanta dezatela.

Hori hor bake bide nagusiena: txukuntasun handiz... hitzak zaindu.

 

Iulen Lizaso Aldalur

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!