Gezurra esan edo ez esan, hori da kontua

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz Gomez EAJ-PNVko bozeramailea 2023ko abe. 23a, 00:00

Abenduko osoko bilkuran eta Hernaniko Udalaren webgunean alkate jaunak adierazi duenez, «oposizioko taldeei gai zehatzetarako lantaldeak osatzea proposatu zaie eta ez dugu erantzunik jaso». Harrigarria! Urteak daramatzagu hainbat gai lantzen, hala nola: lokalen/etxebizitzen ordenantza, Coworking araudia, telelanaren araudia eta urte sabatikoa, etab. Hurrengo bilera urtarrilaren 10ean da, 11:00etan, terrazen ordenantzari buruz hitz egiteko. Gobernu-taldeak proposatutako eta oposizioak onartutako eguna eta ordua.

Gezurra esatea ez da inoiz ideia ona izan, are gutxiago zerbait estaltzeko esaten bada. Kasu honetan, Atez Atekoa defendatzeko argudio tekniko eta ekonomikorik ez dagoenez, tangentetik atera eta nahaspila hau sortzen da.

Oposizioko kargu publikoekiko errespetua izan behar da, eta gauzak diren bezala esan behar dira. Hernaniko EH Bilduk «ez du inoiz Atez Atekoa ezabatuko eta ez du inoiz kanpainan egindako proposamenak hobetzea bilatuko, herritarrek bozkatu dituztelako». Tamalgarria da ez konturatzea dena hobetu daitekeela eta hobekuntza hori aurkari politikoengandik ere etor daitekeela.

Jai zoriontsuak pasa ditzazuela eta 2024 hobea izan dadila guztiontzat.

 

Andoni Amonarraiz Gomez
EAJ-PNVko bozeramailea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!