Azaroaren 22an 'Laikotasunataz' jardunaldia ospatu zen Biterin.
Kronikak iragartzen zuen argazkiko pankartan horrela zioen: «Eskola publikoa eta laikoaren alde. Erlijioa eskolatik kanpo».
Espero nuen hizlariek gaia bere dimentsio zabalean aztertuko zutela; bereziki gaur eskola giroan eta aurrera begira giza etorkizunerako, eta ez soilik aurreko mendetik historikoki nola joan den.
Eztabaidaren amaieran sentitu nuen ez nintzela mugitu behar hasieran oker sartu nintzen beste bileratik, non nerabezaroko arazoei buruzko hitzaldia ematen ari ziren.
Ez dut egindakoa gutxiesteko asmotan adierazten, gure seme-alaben eta biloben etorkizunarekin zerikusirik ez duten aurrez aurreko eztabaida eskasagatik baizik.
Haien etorkizunerako aurreikusten den hertzegabeziagatik, eta gaurkotasuna duten tematikak lantzeko beharragatik ere bai.
Kontzientzia pizteko aldarrikapenak behar dira. Hezkuntza sailari gogoratu gure seme-alabak EBan beste herrialde batzuetakoen parekoak izan beharko luketela, ikastoletan benetako autonomia edukitzen. Bertan janaria prestatu gertuko nekazal ekoizleekin. Beren kognizio eta osasun fisiko-psikikoaren hobebeharrez wifi-uhin gabeko habitat batean ikasteko. Interneterako herri zerbitzariak erabilita, EBko zenbait herrialdek bezela Google kanporatuaz, pribatutasun faltagatik. Kanporatu, irabazi-asmodun zerbitzari horien bitartez pornografia nagusitzen delako ikastetxetan (erlijio berria).
Azken Konstituzioak argi utzi bazuen konfesionalitate eza eta hezkuntza publikotik ideologi guztiak “kanporatzea”, errealitateak oraindik ere erakusten du, doktrinamendu guztientzako intsumisioa, nahiz erritoa ez izan, mito bat dela. Eta jarraituko duela izaten, ez badira eratorritako generoko Trans-LGTBI legea eta ESI (erlijio berriak) “kanporatze” horretan barneratzen.