Duela egun batzuk Portu auzoko auzo elkarteak zeinu hizkuntzako ipuin kontaketa antolatu zuen. Horrela, entzumen-arazoak dituzten haurrek jardueraz gozatzeko aukera izateaz gain, gorrak ez diren pertsonek hauek nola komunikatzen diren ikusi zuten. Hau gizarte inklusiboago bat lortzeko urratsa izanik, Hernanin ez da, zorionez, adibide bakarra. Beste batzuk ere badira: Udalak San Joanetako Preludioa edo txupinazoa zeinu hizkuntzan aurkeztu izana, edo Hernani Club Rugby Elkarteak errugbi inklusiboarekin egindako lana.
Koxka elkarteak oso positibotzat jotzen ditu ekimen horiek guztiak, baina oraindik ere salbuespenak besterik ez dira. Horregatik, elkarte, talde eta abar guztiak animatzen ditugu Hernani inklusiboago baterantz urratsak ematen jarraitzera, eta ez soilik aniztasuna errespetatu, baita baloratu ere.
Kike Parra González,
Hernaniko Koxka elkarteko lehendakaria