Azkeneko asteko Elkano 33ko etxe kaleratzea dela eta, etxeko jabearen familia bezala, ondorengoa adierazi nahi dugu: Lehenik eta behin, oso asaldatuta gaude kaleratzeak, etxebizitza sindikatuak hartutako jarrerak eta horren inguruan sortutako istorio osatugabeak sortutako guztiarekin.
Egun honetara iritsi aurreko bidea oso luzea eta gogorra izan da. Arazoak duela urtebete baino gehiago hasi ziren, eta laguntzeko bide desberdinak egin ditugu, familia bezala zein pertsonalki, baina batez ere, argi utzi nahi dugu, udaletxeak, zerbitzu sozialen bidez, kasuaren jarraipena egin duela, eskura zeuden laguntzak behin eta berriz eskainiz. Pertsona honek laguntzei uko egin die.
Hortik aurrera, egoera okertzen joan zen, baita gure familiaren eta pertsona honen artean ere, mehatxuak jasotzera iristeraino. Beraz, argi utzi nahi dugu, familia bezala, laguntza guztiak eskaini eta bide guztiak jorratzen saiatu garela, egoera jasangaitza izan arte.
Herriko familia langilea gara, eta ez etekin ekonomikoa ateratzea helburu duena. Politikoki instrumentalizatuta sentitu gara, honi etekin politikoa atera nahian. Istorio honen baitan sartuta gauden bi familiak (bai jabearena, bai kaleratukoa) kontutan hartu gabe, publikoki esponituz, eta pertsona honen ongizatea eta gurea kontuan hartu gabe. Bestalde, gure aldetik hau bukatutzat jotzen dugu eta ez dugu eztabaida politiko honetan parte hartu nahi.
Hau esanda, interesatu diren pertsonei jasotako laguntza eskertu nahi diegu. Espero dugu hau ez dadila berriro pasa, eta ateratzen diren berriak ondo kontrastatuta egotea.