1982ko urrian ireki genituen Guria tabernako ateak lehen aldiz. Orduan, gazteak ginen eta ilusioz beterik hasi genuen abentura. Dagoeneko 40 urte igaro dira, eta iada ez gara hain gazteak... Une gogorrak pasa ditugu, nola ez, baina zuei esker ahaztuko ez ditugun momentu ugari ere bai. Eskerrik asko benetan urte hauetan guztietan gugana hurbildu zareten guztioi.
Bestalde, nola ahaztu modu batean edo bestean 40 urteotan gurekin lan egin duzuen guztioi. Asko izan zarete, baina harro esan dezakegu denon artean familia handi bat sortzea lortu dugula. Mila esker bihotzez!
Pena pixka bat ematen digun arren, atseden hartzeko garaia iritsi zaigu, eta apirilaren 2a, igandea, gure azken eguna izango da. Egun horretan, 18:00etatik aurrera bertan egongo gara ibilbide honi amaiera emateko.
Hemendik aurrera barratik kanpo ikusiko garelakoan, ondo izan!!
Guriako familia osatzen dugunon partez.
Ximon Zurutuza Zurutuza