Azken asteotan Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatuko kideok Hernanin ematekoa zen
etxegabetze baten berri izan dugu. Elkartasun eta antolakuntzaz baliatuz etxegabetzea
atzeratzea lortu badugu ere, jakin badakigu arazoa ez dela konpondu. Ezta gutxiago ere.
Langileontzat etxebizitza luxu bat bihurtzen ari den bitartean administrazioak biztanleon
arazoak konpontzeko ahalmen falta geroz eta nabariagoa erakusten du, langile klaseak bere
bizi baldintzak bermatzeko dituen zailtasunak areagotuz.
Ez da egoera berria eskualdean, eta argi dago ez duela hobera egingo, ez baitago erakunderik
langileon aurkako ofentsiba honi erantzuteko gaitasuna duenik. Horregatik, oinarrizko bizi
baldintzetara dugun sarbidea geroz eta murritzagoa den honetan, dei egiten diogu
Buruntzaldeako biztanleriari Etxebizitza Sindikatuarekin antolatu dadin kaltetuei elkartasuna
adieraziz eta laguntza sareetan parte hartuz (esindikatua.buruntzaldea@gmail.com eta
631830317 telefono zenbakiaren bidez ere kontaktatu daiteke). Adi hurrengo deialdiei!
Olaia Ruiz Guiral
Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatuko kidea