Amaia Agirre Gonzálezen familiak azken bi asteetan jasotako maitasun keinu eta laguntza anitz eskertu nahi ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Agirre Lete eta Belen Gonzalez Barriuso 2023ko ots. 9a, 00:00

Jose Mari Agirre Lete eta Belen Gonzalez Barriuso
(Amaia Agirre Gonzálezen gurasoak)

Eskertu, lehenengo egunetik Urnietako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Enbaxadak Argentinan, Mendi Federazioak, mendi familia zabalak, Huescako osasun langileek, familiartekoek, lagunek eta bizilagunek eman diguzuen sostengua.
Eskertu bihotzez, larunbateko ekitaldi ederra antolatzen aritu zareten guztioi, baita bertan parte hartu duzuenoi eta bertara hurbildu zaretenoi ere.
Azkenik, eskertza handi eta berezia, Julen Berrueko (Amaiaren bikotea) eta bere gurasoei. Eta nola ez, Julenekin Amaia eta Iker gertutik agurtzera Patagoniara joan diren mendizale guztiei.
ESKERRIK ASKO

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!