Bigarren mailako biztanleak al gara Astigarragan?

Erabiltzailearen aurpegia Irati Laburu Rezola 2023ko urt. 13a, 00:00

Kotxeak bidea oztopatzen.

Hau da goizeroko egoera eskolako sartzeko orduan. Nahi eta nahi ez, errepidera atera behar izaten dugu haurrekin bidea egin ahal izateko (kontrako espaloiean ere kotxeak uzten dituzte). 

Gainera, jendeak esana, udaltzaingoak bidaltzen dituela autoak gora aldera, eskola parean gera ez daitezen. 

Bigarren mailako biztanleak al gara?

 

Irati Laburu Rezola

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!