Hausnarketa hori beste era batera adieraz nezakeen, adibidez: ni bakarrik existitzen naiz; udala ni naiz; hemen nik agintzen dut edo beste edozein modutan, baina beti NIarekin. Inoiz ez gurekin.
Dirudienez, hilaren 17an, EH Bilduk izena jarri zion Industriako emakume langileen pasealekuari. Aurreko urteetan, oposizioari jakinarazi zaio Hernaniko kale-izendegian gizonen eta emakumeen izenen arteko parekotasuna bilatzen ari zirela, eta kaleei eta parkeei izenak jarriko zitzaizkiela, eta bertan izan gara. Zer gertatu da oraingo honetan? EH Bilduk, hauteskundeak egiteko 7 hilabete falta direnean, hernaniarrei berdintasunaren aldeko borrokan eta udalean eurak bakarrik daudela ikusarazi nahi die. Ez dute onartu nahi PSEk, Podemosek eta EAJ-PNVk hernaniar gehiago ordezkatzen ditugula.
Beste behin, EH Bilduk ezberdinen arteko elkarbizitza okertzen duten erabakiak hartzen ditu, eta ohitura zaharkituak mantentzen ditu.
Denok ikusten ari gara bilerak egiten ari direla, bideak garbitzen, ibilaldi bati izena jartzen diotela berdintasunaren bila, eta abar. Hauteskunde batzuen atarian gaudela adierazten digute, eta azken 16 urteetan egin ez dutena makillatu egin behar da, kosta ahala kosta.
EAJ-PNVtik gizon eta emakumeen arteko eskubide berdintasunaren alde borrokatzen dugu, ezberdinen artean, non jaio diren, nola pentsatzen duten politikoki, erlijio edo azal kolore bat edo beste izan. Ez dugu inor atzean utziko.
Andoni Amonarraiz Gómez
Hernaniko EAJ-PNVren bozeramailea