Gure ama, 93 urteko emakumea, Portu auzoan bizi da duela 60 urte baino gehiagotik. Normala denez, ez du gidatzen eta ezingabetuetan aparkatu ahal izateko txartela gure autoan jartzeko baimena dugu.
Ikasturtean zehar, auzoko sarbideak isten dira, 08:45etik 09:00etara eta 16:25etik 16:45era, Elizatxo Ikastolako ikasleen segurtasuna bermatze adera. Nire ustez, arazo hori konpontzeko, bidea egokitzeko obra batzuk egin beharko lirateke. Oraingoz, Udalak ez du horretarako proiekturik aipatu.
Portu auzoko bizilagunek eguneko 24 orduetan zirkulatzeko baimena dute. NANa erakusteak ez du balio, Udalak berak ematen du baimena eta guk ez geneukan eskatuta. Ni nire amaz arduratzen naiz eta, normalean, ordu horietan ez naiz hor inguruan ibiltzen. Baina gaur 08:30ean anbulatoriora eraman behar izan dut ama eta, egoeragatik, berehala jaitsi behar izan dut etxera. Bidean, errepidea ixteko arazoarekin topo egin dugu.
Berriro gerta ez dakidan, udaletxera joan naiz aipatutako baimena eskatzera, edozein ordutan, autoa duten gainerako bizilagunek bezala sartu irten ahal izateko. Eta, sorpresa! Amaren NANa daramadanean eta autoan goazela adierazten diedanean, ezin didatela baimen hori eman esaten didate, nire autoa ez dagoelako Portu auzoan helbideratuta, Hernaniko beste auzo batean baizik. Arauak, herritar guztien ongizatea eta segurtasuna antolatzeko eta errazteko dira. Zein arauk eman diezaieke baimena auzo bateko bizilagunei 24 orduz beren auzotik autoarekin sartu eta irteteko eta aldiz 93 urteko emakume bati ez, bera garraiatzen duen autoa bere izenean ez dagoelako? Arauak zuzenak ez badira, aldatu egin behar dira. Arauek salbuespenak dituzte.
Udal batek logikaz pentsatzeko eta jarduteko gaitasuna izan behar du. Ikusten dudanez, bere erabakimenaren arabera jokatzen du udalak. Siglak ez zaizkit axola, baina bai kudeaketa. Udal honen siglak edozein izanik ere, zentzurik gabeko jarduera hau salatuko nuke.
Hernaniarra naiz eta tristura sentitzen dut ekintza hau publikoki salatu behar dudalako. Pozik egongo nintzateke Hernaniko herriari gogoeta eta zerbitzu hobea emango banio.
Barkamena eskatzen diet udaleko administrariei eta ezezkoaren berri emateko deitu didan udaltzainari. Onartzen dut, oso urduri nengoen! Ez nuen uste egoera honetan egongo nintzenik.
Marian Ugalde Pérez