Taupada izeneko nire lehenengo lokala inauguratuko dut Egian.
Zenbat aldiz damutu gara egin ez dugun horretaz? Zenbat amets geratu dira bidean behar bezain ausarta ez izateagatik?
Ia 20 urte daramazkit adore hori biltzen, gaur, azaroak 17, Anderrekin batera Donostian lokala irekiko dugun egunera iristeko.
20 urte egon naiz Aralar Tabernari nolabait lotuta, hernaniar askoren maitasuna lortu eta ostalaritzaren munduan nire lekua aurkitu nuen, eta ikusi dut nire pasioa dela!
Oso erabaki zaila izan da, oso ziur nengoen zein zen nire bidea, baina jakitun nintzen, halaber, uko egin behar niela nolabaiteko segurtasuna eta egonkortasuna ematen zidaten gauza askori.
19 urterekin hasi nintzen diseinatzaile lanetan Loiren, eta, aldi berean, asteburuetan Aralarren hasi nintzen lanean nire apetak ordaintzeko. Pixkanaka, eta Mikeli esker, ostalaritzako harra hazten joan zen nigan, eta hasiera batean lan hutsa zena beste zerbait izatera iritsi zen. Ondo pasatzen nuen jendea zerbitzatzen, eta oso sentsazio onak edukitzen nituen, uste dut, hori nolabait nabaritu zutela bezeroek, eta beraiengandik oso erantzun onak jasotzen nintuen.
Eskerrak eman behar dizkiet Mikel, Miren, Arantxa eta denbora honetan izan ditudan lankideei, neurri handi batean beraiei esker izan baita posible proiektu berri hau. Baita, era berean, eskerrak eman behar dizkiet azken 20 urteotan jasan behar izan nauten eta azken hilabeteotan interesatu diren bezero guztiei. Laguntza handikoak izan dira, eta erronka honi indarrez aurre egitea eragin didate. Hernanin ekitea gustatuko litzaidake, baina ez zen aukera aproposa eman. Ander eta lokala ezagutu nituenean, berarekin eta hor izan behar zela jakin nuen, nahiz eta Hernanin ez izan.
Taupada gaur inauguratuko dugu, azaroak 17, 19:00etatik 21:00etara. Egian gaude, Karmengo Ama kalean, 5. zenbakian.
Gure irribarre zabalenarekin itxarongo zaituztegu!