Bi aste jarraian Langile ikastolako Laubidietako eraikinean pintadak (irainak) margotu dizkigute eta kristalak hautsi dituzte.
Hori ikustean tristura eta amorrua sentitu ditugu, egunero erabiltzen dugun lekua hondatu digutelako.
Honek pentsarazi digu herrikoak diren lekuak nola erabili behar ditugun, zaindu behar ditugula denonak direlako. Gainera, uste dugu txikizio hori egin dutenei ez litzaiekela gustatuko haiek erabiltzen dituzten patio eta jolas lekuetan horrelako irainak jasotzea; izan ere, eskoletako patio guztiak denonak dira, publikoak dira eta denon ardura da horiek ondo erabiltzea.
Azkenik, txikizio hauek berriz errepika ez daitezen eskatzeko honen berri ematea erabaki dugu.