Hernanin kotxe aparkalekuak, noizko?

Erabiltzailearen aurpegia Koro Barrenetxea Artola 2022ko aza. 9a, 00:00

Urteak pasa, urteak etorri, eta Hernaniko herritarrok kotxeak non aparkatu?

Bizikletak aparkatzeko gune estalia eskeini digu Udalak eta txalotzekoa da. Kotxeak aparkatzeko estali gabeko plazak ere gustora hartuko genituzke ba.

Egunez egun, arazo larriago bihurtzen ari den honi, noiz egin behar dio aurre Hernaniko Udalak?

Nola liteke 20.000 biztanle baino gehiago duen herri sakabanatu batek, hirigunean aparkalekurik ez izatea?

Herria eta kaxkoa bizirik mantendu nahi baditugu, kanpotik herrira gatozenei erreztasunak eman beharko lizkioke Udalak.

Beraz, bizikleten aparkaleku estalia ez dadila hortan bakarrik gera, kotxe erabiltzaile mordoxka gaude, aparkaleku libre bat gustora hartuko genukeenak, ta Udalak aurrera pauso hori, lehenbailehen emango duelakoan, animo!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!