Oronak trenaren apeaderoan jarritako bi igogailuetako bat, Tolosarako norantzakoa, hondatuta dago irailaren 29az geroztik. Geltoki berria egin denetik eskailera luzeak daude trenbidera igotzeko eta adineko pertsonak, umeen kotxeak dituztenak, makuludunak, bizikletadunak... eskaileretan gora eta behera ibili behar izaten dira igogailua oraindik konpondu ez dutelako.
Gailua berria izanik, ez da onargarria hilabete aski ez izatea. Konpondu azkar mesedez.