Jasota bezala

Erabiltzailearen aurpegia

Oronak trenaren apeaderoan jarritako bi igogailuetako bat, Tolosarako norantzakoa, hondatuta dago irailaren 29az geroztik. Geltoki berria egin denetik eskailera luzeak daude trenbidera igotzeko eta adineko pertsonak, umeen kotxeak dituztenak, makuludunak, bizikletadunak... eskaileretan gora eta behera ibili behar izaten dira igogailua oraindik konpondu ez dutelako.

Gailua berria izanik, ez da onargarria bi aste aski ez izatea. Konpondu azkar mesedez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!