Ingurumen sailari zuzendutako gutun irekia

Erabiltzailearen aurpegia Ion Azpiazu Goñi. Andre Kale 2ko bizilagunen komunitateko presidentea 2022ko urr. 6a, 00:00

Egun on: 

Bost urte bete dira dagoeneko, mila zortziehun egun baino gehiago, Andre Kaleko 2. zenbakiko bizilagunek honako hauxe salatzen dugunetik:

- Ez dugu zaborra portal barruan izan nahi.

- Biltegi horri buruzko osasun txostena eskatzen dugu.

- Zaborra portal barruan uzten duten beste herritako, probintzitako, lurraldetako eta herrialdetako erreferentziak eskatzen ditugu.

- Portaleko giltza bueltatzeko eskatzen dugu.

- Eskatzen dugu etxeko portaletik kanpo zaborra botatzeko beste tokiren bat zehaztea. 

- Andre Kaleko 2. zenbakiko bizilagunek tasa munizipalak ordaintzen ditugu, gainerako bizilagunek bezalaxe. Nolanahi ere, penalizatu egiten gaituzte beste tratu bat emanez, eta ez zaigu eskaintzen zaborra portaletik kanpo uzteko beste toki bat.

 

Aldaia jauna:

Ahoa berotzen zaizu esatean Udalaren ardura dela zabor-biltegiari buruzko arauak betetzen direla ziurtatzea. 

Zuk zeuk eredu izan beharko zenuke, eta zure kargu munizipalari dagozkion konpromisoak betetzeaz gain, herritarren zerbitzura zaudela ere kontuan hartu beharko zenuke. 

 

Eskerrik asko aldez aurretik. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!