Kaixo. Juan Miguel Apezetxea Arotzena, Oxeguardaren eta Artzango Maritxuren semea nauzue. Goizuetarra, erdi aranoarra; aita Aranokoa, alegia. Ez naiz hiztunegia, hitz gutxikoa naiz. Baina gaur ausartu naiz halabeharrez, astearteko eguna gogoratuaz. 2022ko irailaren 27a dugu, oso gurea dugun eguna. Bai, asmatu edo igarri didazue. Duela 47 urteko irailaren 27ko egunaz ari natzaizue: Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi gure kideak erail zituen Francok. Carrero Blanco trialala-lalalai, jertseak eta txapelak gora, oroitzen? Eta eliza katolikoa delako horrek erailak.
Ezin ditut aipatu gabe utzi bidean eroritako gure kideak: erbestean hil direnak, kartzelara bide luzeetan hildako senide eta lagunak, eta nik bizitutakoak kartzelan, gaixotasunez edo bere buruaz beste eginda.
Agur eta ohore guztiei, eta besarkada bero bat sendi guztiei, goizuetarron partez. Eskerrik asko gutuntxo hau irakurri duzuenoi. Gaur, ostirala, herriko plazan ikusiko gara eta izango gara. Mila esker etortzen zareten guztioi.