Nahiz eta beti errepikatu izan diguten Hautsa zara eta hauts bilakatuko zara esaera, batzuk konbentzituta gaude hautsez eginda gaudela, bai, baina izarren hautsez.
Izarren hautsa bezala izan zen, Lurra planetara iritsi ginela eta xirimiriarekin nahastea erabaki genuela, hautsaren eta uraren artean barrikadak altxatzeko, edozein injustiziaren aurrean. Modu horretara bizi izan genituen gure urterik onenak elkarrekin.
Beranduago, edozein egunetan, gure ADNaren helizea desegin eta galaxiara bueltatzen gara, berriro ere beste izar batzuen parte izateko, materia gisa biziberrituz; eta horrela, infinitoraino.
Planeta honetako bidea, pasabide bat besterik ez da izan, batzuek aktiboa izatea nahi genuena; gure aztarna uzteko lur bat.
Zuk, Horten lagun maitea, zure aztarna sakonak utzi dizkiguzu, oihan konplexu honetan galdu ez gaitezen.
Beraz, espero dugu berriro zurekin elkartzea, xirimiri konplizeren baten azpian eta hezurretaraino blai eginda, gure eskuak zikindu, eta berriro ere anaitasunezko hesiak altxatu eta muga hiltzaile zaharrak botatzeko.
Ez zaitugu ahaztuko, Horten. Ez dut inoiz ahaztuko zure azkeneko egunetan igortzen zenuen argi lasaia. Beti arte, laguna.
Shukria, pachi, chokran, gracias, eskerrik asko.