Lukenen galeraren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Lukenen gurasoak eta anaia 2022ko abu. 20a, 00:00

Bere semea galdu duen guraso baten minak ez dauka izenik. Naturaren aurkakoa da.

Lukenen heriotzak sekulako hutsunea utzi du gure bizitzetan eta, nola ez dakigun arren, hutsune horrekin bizitzen ikasi beharko dugu.

Alabaina, trantze gogor honetan jaso dugun maitasun eta babesa eskertu nahi genituzke:

Lehenik eta behin, gure familiei (Nahiarena barne) eskerrak, horren goxo babestu eta babesten gaituzuelako. Esaten dute familia tokatu egiten dela eta gure kasuan, familia ezin hobea tokatu zaigu.

Era berean, lagun guztiei ere eskerrak eman nahi genizkieke beraien maitasuna eskaintzeagatik eta gure helduleku garrantzitsu bihurtu direlako.

Eta azkenik, gazteak aipatu nahi genituzke. Nola gutxiesten ditugun gazteak!!! Ezbeharra gertatu zen lehen minututik, sekulako irakaspena eman digute beraien babesa, maitasuna eta enpatia eskainiz.

Ez dugu inoiz ahaztuko herrian bizitakoa eta espero dugu Lukenek, dagoen lekuan dagoela, egoera hau, ahal den neurrian, gainditzeko indarra bidaliko digula.

 

Milesker guztiei.

 

Lukenen gurasoak eta anaia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!