Mila esker, Juanbau!

Erabiltzailearen aurpegia Kristina Quintanilla Benito 'Gora Akastasunak' taldearen izenean 2022ko eka. 23a, 00:00

Bakarrik zailagoa.

Elkarrekin errazagoa eta

atseginagoa da.

Batzuetan

kostatu egiten zaigun esan nahi duguna esatea,

Batzuetan

zaila da besteek ulertzea guk esaten duguna.

Batzuetan

nahi, nahi, nahi dugu, baina ez dugu gogorik.

Batzuetan

ezinezkoa dirudi gure hizkuntzan hitz egitea.

Batzuetan

Aaaaaa! egingo genuke oihu.

Baina

gehienetan

elkarrekin gaude, jarrera ona dugu, euskaraz aritzen gara

eta

uste dugu

egin behar duguna egiten

ari garela.

Elkarrekin gaudenean, euskaraz bizi gara.

 

Eskerrik asko, Juanbau Erauskin, erakutsitako guztiagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!