Beti eskatu izan dugu herriko polizia izatea, herriaren zerbitzura.
Zer espero dute herritarrek poliziarengandik? Herritarrok nahi dugu poliziak lidergoarekin jardutea, aholkuak ematea eta jarrera atsegina erakustea. Horrez gain, herritarrok nahi dugu poliziak beste agenteekin komunikatzeko erabiltzea bere trebetasunak eta enpatia, eta herritarrak beren etxean egon ahal izatea edo terraza batean egon ahal izatea, aldameneko mahaian dagoenarekin arduratu gabe.
Gaur egun, polizia guztien helburuetako bat da, udalekoak izan ala ez, herritarrengana gerturatzea.
Jakin badakigu edozein kolektibotan badirela hobeto edo okerrago jokatzen dutenak, eta Hernaniko Udaltzaingoa ez da salbuespena izango.
Oro har, zerbait aldatzen ari da Hernanin. Udaltzainak herrira hurbiltzen ari dira. Are gehiago, ausartzen ari dira, mito zaharrak apurtuz, herritarren laguntza eskatzera.
Oso atsegina da bizilagunei entzutea Hernaniko agenteen jokabidea eredugarria izan dela; eta eskertzen dugu, zehazki, okupazioaren gaiari dagokionez, herriko udaltzainen jarrera azpimarragarria. Jokabide ez zibikoak ekidin dituzte, zenbait okupenak, eta ez bereziki okupak izate hutsagatik.
Herriko polizia baten antza hartzen hasia da, herriaren zerbitzura dagoena. Hori da beti eskatu duguna.
Zorionak, bide onean zoaztela uste dugu.
Eskerrik asko eta zorionak Udaltzaingoari.