Bihar, Donostian: #EuskaraAurrera manifestazioa (Antiguako tunela/17:30)

Erabiltzailearen aurpegia Felix Olasagasti Arsuaga 2022ko mai. 20a, 00:00

Bihar, hitzordu bat daukagu euskararen aldeko konpromezuarekin. Milaka euskaltzalek biltzeko asmoa baitugu, euskalduntzeari bultzada berria emateko. Euskara ez delako komunikatzeko hizkuntza bat soilik. Euskarak ikasteko, lan egiteko, aisialdirako, eztabaidatzeko... Oro har, bizi proiektu duin bat eraikitzeko izan behar du. Bi urte pandemiko bizi ondoren, euskaldunok jasan ditugun erasoen ugaritzea ikusita, eta behin belaunaldi gisa antolatuta, euskararen borrokara batu eta kaleak hartzeko ordua dela uste dugu. Euskarari etorkizunerako berme bat emango badiogu, gaurko geldialdi egoera irauliko duen jauzia ezinbestekoa delako.

«Euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak» manifestazioan parte hartzera deitu ditu Gazte Euskaltzaleen Sareak eta gu ere joango gara. Gazte, heldu, irakasle, guraso, ume, kulturgile, migratzaile... guztion topaleku izan behar du, eta izango da.

Bertan ikusiko dugu elkar, ezta?

Gazteak aurrera, Euskara aurrera!

 

Felix Olasagasti Arsuaga
Dobera Euskara Elkartea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!