Zoragarria izan zen aurreko larunbatekoa. Frontoia horrela beteta ikustea, izugarrizko giroarekin... Hunkituta eman nuen asteburu osoa! Sekulakoa izan da Hernaniko herriaren erantzuna, beste behin; eta jasotako babes guztia eskertu nahi dizuet. 8.000 euro inguru bildu ditugu, eta horrek lagunduko dit nire nahia betetzen: etxean bizitzen jarraitu ahal izatea, hori baita niretzako bizipoza.
Sarrera erosi eta frontoira etorrita, eguna berezi egin zenuten guztiak bakarrik ez, beste asko ere eskertu behar ditut, emandako laguntzagatik. Zerrenda luzea da, baina ez nituzke aipatu gabe utzi nahi: Gorostegi anaiak, Hernaniko Pilota Eskola, Esnal Aseguruak, Eusko Jela, Gipuzkoako anbulantziak, Kronika egunkaria, Hernaniko kiroldegia, Hernaniko Udala, Aroza taberna, Zintzarri taberna, esku pelotariak eta palistak, Ibai Mendi, Astore, Urbieta Kopiak, Hotel Amara Plaza, Goxoa-Euskal Herriko Azoka, Pelotadenda, Eragin Stac eta Antiguoko Txiki. Mila esker guztioi, bihotzez!