Osaba, denbora azkar pasatzen da, 20 urte dira atxilotu eta espetxean sartu zintuztela. Azkeneko urteetan gauzak asko aldatu dira, etxetik gertuago zaude. Pentsa orain dela 5 urte mezua idatzi nuenean Castellongo espetxean zinela, eta orain Gasteizen zaudela, etxetik oso gertu. Oraindik ere kosta egiten zait ohitzea horrela dela, zuregana joateko egunean bertan joan eta etorria egin behar dela. Baina horrek ez du alde batera uzten denok sufritutakoa. Pandemia dela eta, zurekin egoteko aukerak asko murriztu zaizkigu. Lehen, urtean 4 edo 5 aldiz elkar ikusteko aukera genuen, baina orain suertez 2 edo 3 aldiz bakarrik. Hasieran bideo deiak genituen, horiek ere kendu dizkigute, bisa-bisak ere ez dauzkagu. Deietan, ordea, minutuak gehitu dizkigute, baina orain dei horiek garestiagoak dira. Elkar ikusteko ilusio horri eutsi beharko diogu aurrera egiteko.
Beste behin, idatzi honekin eta labur esanda: jakin ezazu asko maite zaitugula denok, familiak zein lagunek; eta beti izango gaituzula zure alboan. Pixkanaka eta indartsu egingo dugu aurrera. Asko maite zaitut.