Zaborraren gaian murriztea, birziklatzea eta berrerabiltzea aipatzen dute.
Zabortegietatik gertu dauden egoiliarren usainak eta osasungaitza ziren arazo nagusi bat, eta beste herrialde batzuetan aplikatutako irtenbideetan inbertituz konpondu zen.
Duela hamarkada batzuk eta biribilgunerik ezean, Galarreta bezalako dentsitate handiko bidegurutzeetako auto-ilarak eta segurtasun ezaren arazoa ere konpondu zen beste herrialdeetako eredua hartuz, Iparraldekoa kasu.
Autobide eta autopisten ondoan bizi garenok beste arazo handi bat dugu, oraingoan zarata eta osasungaitza, hori baita Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat pendiente handia den gaia, izan ere, proiektuek erakusten duten arren, zarata-hesiak jarrita daudela eta betetzen dutela, eraginkortasuna oso ezberdina da horietan egindako inbertsio ekonomikoaren arabera. Zarata hesietatik barrura, Hegoaldeko “zarata-zabortegia” Iparraldekoak bezalako osasungaitz eta kutsakorrak dira; baina alde handia zarata hesietatik kanporantz dago, eta hori neurtu daiteke dezibelio, metro eta biztanle hirukotea arrazoiz uztartuaz.
Irtenbidea bi parametroen araberan dago: bat ekonomiko/filosofikoa, gastoa edo inbertsio bezala ikustea, eta bigarren, diputazio eta Hernani (Landarekin parekatuz, Urumea autobiak egunero sortzen du zarata uholdea, tuneletatik Urnietako biribilguneraino) udaletxeko agintarien sentsibilitate zibiko beharrezko aldaketa emateko zenbat denbora gehiago itxoin behar dugu.... Edo Iparraldeko politikariak alferrik botatzen dute dirua, Hegoaldekoan gauza bera lortzeko?
Erregaien prezioen igoeragatik BEZaren bilketa handia; trafiko isun berriengatik ere, eta zarata horren ondorioak jasaten ditugunon bizi- kalitatearen konponketaz? Gipuzkoako trafikoaren hiru R horiei ere arreta emateko garaia da orain, Iparraldean, landa eremuak izanik... hamarkada batzuk aurreratu baitituzte.